Fernando Morillo idazlea Altsasun

Guaixe 2020ko mar. 2a, 10:53
Fernando Morillo idazlea. UTZITAKOA

Bihar, martxoaren 3an, 09:30ean, Itsasi euskaltegian, solasaldi literarioa izanen da

Fisika ikasten ari zela Filosofia ikasketak egitea erabaki zuen. Hortaz, Fernando Morillok ez zituen Fisika ikasketak amaitu eta Filosofiari ekin zion. Gaztetik literatura zena izan zuen, eta gazte literatura landu du gehien bat gipuzkoarrak. Bihar, asteartea, 09:30ean, Altsasuko AEKko Itsasi euskaltegian izanen da solasaldi literarioa egiteko. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta Sakanako Mintzakideak antolatu dute solasaldia.

2011. urtean Morillok Gaumin argitaletxea sortu zuen, gehien bat haur eta gazte literatura lanak argitaratzeko. Helburua gazteak euskaraz irakurtzea zen. Hainbat sari literario irabazi ditu gazte literaturaren barruan; esaterako 2003an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria jaso zuen Izar-malkoak liburuarengatik. Helduendako eleberriak, biografiak eta saiakerak idatzi ditu ere. Euskaltegiko ikasleek Morilloren Iratiko sorgin basatia (Ibaizabal), Maddi eta euskal piratak (Gaumin) eta Suminaren estrategia (Elkar) liburuak irakurri dituzte.