Futbola

Altsasuk bina berdindu zuen Unibertsitatekoen kontra

Guaixe 2020ko mar. 3a, 10:23

Emakumezkoen erregional maila. 22. jardunaldia: Altsasu 2 – Universidad de Navarra 2

Emakumezkoen erregional mailan Altsasuk Universidad de Navarra hartu zuen Dantzalekun. Ongi hasi zen partida altsasuarrendako, Eider Vicentek bigarren minuturako Altsasu aurreratu baitzuen, baina OPUS-eko Unibertsitatekoek berdintzea lortu zuten handik 16 minutura. Partidak aurrera jarraitu zuen eta lehia estua izan zuten bi taldeek. Atsedenaldia baino lehen June Alzelaik Altsasuren aldeko bigarren gola sartu zuen eta atsedenaldira abantailarekin joan ziren bi altsasuarrak. Bi taldeak parez pare ibili ziren baina, tamalez, azkenean Universidad de Navarrak bina berdintzea lortu zuen, eta nahiz eta Altsasu garaipenaren bila aritu, puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Emakumezkoen erregional mailako liderra Castejon da (56 puntu). Altsasu 7. postura jaitsi da (37 puntu) eta asteburuan 31 punturekin sailkapenean 9. postuan dagoen Zarramonza izango du aurkari, Arronitzen. Ea bertatik hiru punturekin itzultzen diren altsasuarrak.