Saskibaloia

CBASK-Jatormanek partida atzeratu zuen

Guaixe 2020ko mar. 4a, 12:41

Autonomien Arteko 2. mailan, CBASK-Jatorman talde altsasuarrak martxoaren 20ra aldatu zuen Logrobasketekin jokatu beharreko partida. Larunbatean Valle de Egues izanen du aurkari Olatzen

Nafarroako eta Errioxako taldeak lehiatzen diren Gizonezkoen Autonomien Arteko 2. mailan, 19. jardunaldia jokatu zen asteburuan. CBASK-Jatorman talde altsasuarra Logrobasket taldea hartzekoa zen, baina inauteriak zirenez partida martxoaren 20ra atzeratzea erabaki zuten altsasuarrek. 

Gizonezkoen Autonomien Arteko 2. mailako sailkapenean Club Baloncesto Cenicero talde errioxarrak jarraitzen du lider (37 puntu) eta 3 puntu ateratzen dizkio San Ignacio talde nafarrari. CBASK-Jatorman 13. postuan dago (24 puntu). Asteburuan 20 jardunaldia dago jokoan eta larunbatean CBASK-Jatorman taldeak sailkapenean 14.a den eta arerio zuzena den Valle de Eguesen kontra jokatuko du, 18:00etan, Olatz kiroldegian. 

Nafarroako seniorren maila autonomikoa: CBASK-IFUELek jardunaldi bikoitza
Gizonezkoetan, Nafarroako Seniorren 1. maila Autonomiko 9 eta 16 postuen arteko sailkapen-fasean jokatzen ari da CBASK-IFUEL talde altsasuarra. Asteburuan Larraona B taldearen kontra aritzekoa zen talde altsasuarra, baina inauteriengatik partida atzeratzea erabaki zuten altsasuarrek eta martxoaren 9an, astelehenean, jokatuko dute, 20:30ean, Larraonan. Sailkapenean, Megacalzado Ardoi da lehena (17 puntu) eta CBASK-IFUEL seigarrena (12 puntu). Larunbatean, 18:00etan, sailkapenean bosgarrena den San Ignacio taldea izango du aurkari CBASK-IFUELek, Iruñean. 

Emakumezkoetan kadeteen 2. mailan CBASKek gaur jokatuko du
Emakumezkoetan, Nafarroako Kadeteen 2. mailan, 1 eta 6 postuen arteko 2. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuko CBASK taldeko neskek Arangurenen kontra aritzekoak ziren, baina partida atzeratu zuten eta gaur, asteazkena, jokatuko dute, Zelandin, 18:30ean. Partida bat gutxiagorekin, sailkapenean laugarrena da CBASK, 2 punturekin. Asteburuan 3. jardunaldia dago jokoan eta larunbatean, 12:05ean, Oncineda Azul liderraren kontra ariko da CBASK, Lizarran.