Futbola

Erregionala: Salesianosen kontra bina berdindu zuen Altsasuk

Guaixe 2020ko mar. 9a, 12:51

Erregional maila. 21. jardunaldia: Salesianos 2 – Altsasu 2

Erregional mailan Altsasuk Salesianos izan zuen aurkari azken talde honen instalazio ikusgarrietan. Parez pare aritu ziren bi taldeak, partida oso paretsuan. Lehen zatian Salesianosek dominatu zuen eta 2 eta 0 aurreratu ziren iruindarrak, eta, bigarrenean, aldiz, Altsasuk hartu zuen agintea eta Mikelek eta Javierrek sartutako golei esker, bina berdintzea lortu zuten gorritxoek eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

Gizonezkoen erregional mailako liderra Universidad de Navarra da (53 puntu) eta Altsasuk 9. postuan jarraitzen du (21 puntu). Asteburuan 11. postuan dagoen Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartuko du, Dantzalekun.