Futbola

Zarramonzaren kontra galdu egin zuen Altsasuk

Guaixe 2020ko mar. 10a, 14:01

Emakumezkoen Erregional maila. 23. jardunaldia: Zarramonza 2 – Altsasu 0

Larunbatean Arronitzen jokatu zuen Altsasuk, Zarramonzaren kontra. Altsasuko neskek jokoan zeuden hiru puntuak lortu nahi zituzten, baina ezinezkoa izan zen. Lehen zatian parez pare aritu ziren bi taldeak, eta husnako berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira. Eta bigarren zatian Nerea Arbeok eta Maite Otxoak altsasuarren atea zulatu zuten bata bestearen atzetik, eta nahiz eta altsasuarrak saiatu, markagailua ez zen gehiago mugitu. Horrela, 2 eta 0 galduta iritsi ziren altsasuarrak etxera. 

Sailkapenean Castejon da liderra (59 puntu) eta Altsasu 7. postuan dago (37 puntu). Igandean Altsasuk sailkapenean azkena den Cortes taldea hartuko du Dantzalekun, 15:30ean.