Udal instalazioak ixtea eta bertan egitekoak ziren jarduerak edo ekitaldiak bertan behera uztea dekretatu zuen Altsasuko Udalak atzo. Hortaz, kirol-instalazio guztiak, Intxostiapunta Gaztegunea, Musika eta Dantza Eskola, Erretiratuen Kluba, Iortia kultur gunea, Liburutegia, Ludoteka, Gure Etxea eraikina, Haur Eskola, etxerik gabeko pertsonen aterpetxea eta Gaztetxea ixtea erabaki du udalak. Gainera, une irekietan egiten diren ekitaldiak eta jarduerak, asteroko azoka barne, bertan behera utzi ditu ere.
COVID-19ren harira ere Altsasuko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan dauden eta isolatuta egon daitezkeen langileek ordainsarien ehunek ehun jasoko dituztela adostu zuen udal bilkurak. Langileen ardurapean mendekotasuna duten adingabeak edo adineak badaude eta ikastetxeen edo adinekoen itxierak eragiten badiue, lanaldiaren malgutasuna edota langileek beren etxean jarraitu ahal izango dute.
Bide batez, administrazioarekin harremanetan jartzeko telefono bidezko arreta eta arreta telematikoa lehenesteko eskatu du udalak.
Lan bilerak saihestea, beste herri batera joan-etorriak etetea eta bideokonferentziaren erabilera sustatzea, prestakuntza-ikastaroak presentzialak eta hautaprobak, eta ezinbestekoak ez diren lan-bidaiak atzeratzea eskatu du udalak.