Sexu-indarkeriaren kontrako eltze-jotzea

Guaixe 2020ko mar. 17a, 21:21

Emakume bat hilik aurkitu zuten atzo goizean Soraluzeko etxe batean. Ertzaintzak haren semea atxilotu zuen handik ordu gutxira, ama hil izana leporatuta. Konfinamendua oinarri, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eskatuta eltze-jotzea egin da  21:00etan. Horrela, gogoan izan dituzte indarkeria matxista jasaten duten emakumeak.