Alarma egoera ezarri ondoren, DYAren gizarte arloak “ezinbestekotzat” jo du berrogeialdia koronabirusaren kontrako bataila irabazteko”. Horregatik, Altsasuko Udalaren elkarlanean laguntza eskaini nahi dute “garai zail hauetan. Gure laguntza gehien behar dutenei mandatuak egitea izanen da”. DYAtik azaldu dutenez, euren ekarpena behar gehien dutenei laguntza emanez egin nahi dute.
“Gu zure ordez aterako gara eta zure premiazko produktuak (elikagaiak, botikak) zure partez jasoko ditugu”.
Zehazki, premiazko produktuak eramanen dizkiete arrisku taldeetako pertsonei, haurrak izan eta etxean bakarrik utzi ezin dituztenei edota adineko pertsonei”. Horregatik, DYAk boluntario taldeak aktibatu ditu. Boluntariotza lan horretan lagundu nahi dutenek 699 774 992 telefonora hots egin dezakete.