Berrogeialdia pasa behar du orain, erromes guztiek bezala.
1. Noiz hasi zenuen Santiago bidea?
Otsailaren 26an hasi nuen bidea Nafarroatik eta Logroñoraino aitarekin joan nitzen. Ondoren, bakarrik jarraitu nuen. Eguraldia alde zegoen eta egun horietan egiteko libre nengoen. Hilabete batzuk neramatzan bidea prestatzen, eta egiteko momentua zela erabaki nuen.
2. Noiz iristea aurreikusita zenuen?
Dena prest zegoen martxoaren 24an Santiagora iristeko.
3. Baina ez zinen iritsi…
Santiagora iristeko 12 etapatara gelditu naiz. Aurreko ostiralean, martxoaren 13an, bukatu behar izan nuen bidea. Astorgara iritsi arte dena normaltasunez eramen genuen. Egoitzak irekitak aurkitzen genituen. Bi egun aurretik Leonen gelditu ginen eta ez zegoen inongo arazorik gelditzeko, janaria erosteko ezta pote batzuk hartzeko ere. Astergora iristerakoan egoitza irekita aurkitu genuen eta bertan, orduan, lehenengo zurrumurrak iristen hasi ziren. Bat-batean arratsalderako bidea utzi behar genuela jakinarazi ziguten.
4. Nola jakinarazi zizueten?
Egoitzaren jabeak zerbait gainetik komentatu zigun, baina arratsaldean polizia militarrak agintea eman zigun.
5. Aukerak eman zizuten?
Aukerarik ez zegoen. Etxera bueltatzea zen aukera bakarra. Galiziako Xuntarekin telefonoz hitz egin nuen eta dei horretan esan ziguten Galiziara ezingo ginela pasa. Egoitzak ixten ari ziren, Santiagoko Katedrala itxita egon behar zen eta egun batzuk pasata dendak ere itxiko zituztela.
6. Nola hartu zenuen albistea?
Albistea amorru eta pena handiarekin hartu genuen gehienek. Etxerako bidaia autobusez egin nuen bidean ezagutu nituen Ingalaterrako bi lagunekin eta Holandako lagun batekin. Bilboraino joan ginen. Hamar ordu luze izan ziren. Bilbora iristerakoan hotel batean sartu gintuzten inongo informaziorik gabe. Ez genekien etxera itzultzeko aukera izango genuen edo ez. Oraindik ere Ingalaterrako lagunak Bilboko hotel batean sartuta daude Londresera itzuli ezinik. Amerikako Estatu Batuetako bi lagun Oportora eraman zituzten Madrilen ezin zirelako sartu eta Hego Koreako hiru lagun egunean bertan Holandatik hartu behar izan zuten hegazkina Koreara itzultzeko.
7. Nola bizi izan zenituen koronabirusaren krisiaren lehengo egunak bidean? Kontziente zinen?
Bidean geundela ez genuen ezer sumatzen. Kalean jendeak koronabirusaren inguruan asko hitz egiten zuen, baina Astorgara iritsi arte ez genuen inongo problemarik sumatu. En nuen batere espero izan bidea utzi behar izatea. Burua Santiagora iristen ikusten nuen.
8. Orain zer egoeratan zaude?
Prebentzio bezala erromes guztiek berrogeialdia pasatu behar dugu, nahiz eta osasuntsu egon. Beraz, ezin gara kalera ezertarako atera.
9. Zer ikasi duzu bidean? Zer eramaten duzu?
Bidean gauza asko ikasi ditut. Garrantzitsuena niretako elkartasuna eta adiskidetasuna izan da. Sortu genuen lagun taldean ni nintzen gaztelaniaz hitz egiten zuen bakarra, mundu guztiko jendearekin elkartu naiz bidean zehar eta hainbat kulturatako jendearekin asko ikasi dut.
10. Zer eragiten du Santiagora ez iristeak?
Santiagora ez iristeak kristoren amorrua eta pena ematen du. Gure bidea bat-batean bukatu zela ikusterakoan negarrez hasi ginen, baina bidea beti hor egongo da. Orain garrantzitsuena etxean gelditzea da eta gure osasuna eta besteena arriskuan ez jartzea.
11. Bidera itzuliko zara?
Osasun larrialdi hau pasatzen denean bidea Astorgan utzi genuenok Santiagora iristeko promesa egin genuen. Eta hala izango da.