Etxerako giroa

Guaixe 2020ko mar. 30a, 12:53

Elur-kota 300-400 metrotan dago. Errepide sarea zabalik dago 

Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 25 makinaz osatutako neguko bidezaintza gailua jarri du, Foru komunitatearen zatirik handienean elur-kota oro har 300 metrora jaitsi delako. Saskanako errepide sarea zabalik dago une honetan. Baina elurra ari du eta, beraz, arretaz gidatzea komeni da, alarma-egoeran zirkulatzeko baimena duten ibilgailuak gidatzeko.