Dagoeneko auzokideendako hitzordu finkoak dira. Altsasuko Aldautia kalean 20:00etan gaitari batek egunero piezaren bat jotzen du. Handik oso urrun ez dagoen beste pertsona batek adarra jotzen duen bitartean. Zubeztia kalean 21:00etan dute hitzordua jarrita. Txistulariak pieza bat jotzen du eta ondoren auzokide batek musika pieza bat jartzen du bere ekipoan aldamenekoek entzuteko moduan.