Koronabirusa Sakanan

Itxialdian musikak ez du etenik

Guaixe 2020ko apirilaren 1a

Koronabirusak eragindako alarma egoerak balkoiak eszena-toki bihurtu ditu eta hainbat musikari egunero ateratzen dira piezaren bat jotzera. Dagoeneko auzokideendako hitzordu finkoak dira. Altsasuko San Juan kalean, besteak beste, txistulari bat aritzen da.