Koronabirusak eragindako etxeko itxialdiaren ondorioz, Zelai kaleko hainbat musikari egunero ari dira balkoietatik emanaldiak eskaintzen auzokideendako. Atzokoa berezia izan zen, aldameneko bat hil baitzen. Auzokideek kantarien, txistulariaren eta txaloen bidez adierazi zieten doluminak familiari.