Saskibaloia

Naiara Diez altsasuarraren Lointek Gernikarendako despeditu da denboraldia

Guaixe 2020ko api. 28a, 10:00
Gernika Lointek taldearen 2019/2020 denboraldiaren aurkezpena, Naiara Diez kapitain altsasuarra tartean.

Espainiako Saskibaloi Federazioak amaitutzat eman du Emakumezkoen Ohorezko Mailako Endesa Ligako denboraldia

Espainiako Saskibaloi Federazioak Emakumezkoen Ohorezko Mailako Endesa Ligako 2019/2020 denboraldia bukatutzat eman du. Beraz, Naiara Diez altsasuarra kapitaina duen Lointek Gernika Bizkaia taldearendako despeditu egin da denboraldia. Federazioak erabaki duenez, ez da talderik jaitsiko, eta bi igoko dira. Horrela, hurrengo denboraldian 16 talde ariko dira maila gorenean, tartean Lointek Gernika, Araski eta IDK Euskotren talde euskaldunak. Europara joateko postuekin zer gertatuko den erabakitzeko dago oraindik. 

Emakumezkoen Endesa Ligan, Ohorezko Mailan, 22 jardunaldi jokatuta zirela despeditu zen liga. Perfumerias Avenida zen liderra, (41 puntu), bigarrena Spar Citylift Girona (40 puntu) eta hirugarrena Lointek Gernika Bizkaia (39 puntu). Federazioak aurki azalduko du aurten ligako txapeldunik egongo den, titulu hori eman gabe geldituko den eta zein taldek lortuko duten Europako Txapelketetarako tokia.