Altsasuko Iortiako zabalguneak itxura ezberdina du. Gaur koronabirusaren ondorengo lehengo azoka eguna da, eta asko nabari da. Soilik elikagai postuak dira daudenak, baina kolorea eta animoa eman diote guneari. Postu batzuk tokiz aldatu dituzte, euren arteko distantzia handiagoa izateko, eta postu bakoitzean hidrogelak eta distantzia mantentzeko plastikoak eta neurriak hartu dira.
Azokako postuetako arduradunak pozik daude bueltatu izanagatik, eta, gutxika, normaltasunerantz itzultzeko gogoa atzematen da.