Zer nolako zerbitzua ematen ari zara orain?
Guk printzipioz irekita edukitzea badugu, baina EPI-ak ez ditugu eta orduan, momentuz, urgentziak tratatzen ditugu, norbaitek zerbait behar badu. Hasiera batean optikako telefonoa etxeko mugikorrera desbideratu nuen eta bakarrik urgentziako eskariak atenditzera etortzen nintzen, baina orain hasi gara astean bizpahiru egunetan optika zabaltzen, eta orduan bezeroek erraztasun gehiago dute. Horretaz gain, emailez edo Whatsappez ere eskariak erantzuten ditut. Dendan aldaketak egin ditugu, baina gehiago egin beharko ditugu, poliki-poliki. Arazo handiena da maskarillak lortzea kostatzen ari zaigula, manparak ere ez daude, eta betaurrekoak desinfektatzeko ultrabioletako makinaria batzuk behar dira, baina oraindik ez dira etorri. Eta iritsi bitartean, denda hustu dugu, kutsadurak ekiditeko, eta bezeroekin distantzia izateko neurriak hartu ditugu. Momentuz, ezin dugu graduatu, ezin ditugu begiak ikutu. Optikoen Kolegioak momentuz ez digu lan hori egiten uzten. Bezeroarekin oso gertu lan egiten dugu, eta gaur egun ezin dugu gutxieneko distantzia horietan lan egin, EPI-ak eta pantailak izan arte. Kristal bat hausten dela, aldatu, pilak, likidoak eta lentillen eskariak egiten ditugu, baina momentuz graduatu ez.
Teknologia berriek lagundu dizute?
Bai. Berez teknologiei esker jendeak telefonoz, Whatsappez… galderak egiten dizkizu, ez duzu horretarako etxetik mugitu behar. Asko laguntzen dute.
Erantzuna zer nolakoa izaten ari da?
Ba nik uste dut jendea txintxo dagoela, gehienak etxean gelditzen dira eta bezero gehienek telefonoz hots egiten dute urgentzia behar badute. Esaterako, bezero asko sanitarioak dira eta lentillak behar izaten dituzte, maskarillarekin antejuak enpañatzen zaizkielako, eta ni joaten naiz lentillak ematera. Erantzuna, berez, oso ona izaten ari da, eta jendea txintxo-txintxo portatzen ari da, tokatzen zaiguna.
Buelta nolakoa izanen dela uste duzu?
Ni nahiko baikorra naiz. EPI-ak lortzen ari dira, eta nik uste aurki hasiko garela graduatzen. Baikorra naiz, uste dut maiatza aldera hasiko garela graduatzen, jendearengana gerturatzen, EPI- eta maskarekin, jakina. Ez normaltasun osoarekin, baina poliki-poliki hasiko gara, umeak ere hasi dira ateratzen... Gogo askorekin nago, uste dut denok nahi dugula normaltasun batera joatea.
Uste duzu denda egokitu beharko duzula?
Bai, esan bezala manparak jarri behar ditugu, EPI-ak, pantailak eta aparatu berriak behar ditugu, lentillak, audifonoak eta antiojoak desinfektatzeko. Gauza asko aldatu behar dira, eta gauza asko ditut ere buruan, behar izan arren eskura ez daudenak. Eskaria handia izaten ari da.
Egoera honetatik zein irakasgai atera duzu?
Batez ere, pertsonen arteko kontaktua zenbat behar dugun. Ni kontaktuko pertsona bat naiz, bai besarkadak eta baita musuak behar ditudana. Ez zaio horrelako garrantzirik ematen, baina zeinen garrantzitsua den kontaktu hori. Orain 2 metrotara ikusten gara, eta behar hori dago. Beste gauza batzuk ere, baina batez ere hori. Eta sortu den beldurra, kontaktuari beldurra. “Nik honi muxu bat ematen badiot gaixotuko naiz, nire familia gaixotuko da...” ea hori hobetu eta beldur hori kentzen dugun. Orain beste era batera lan egingo dugu, ikasiko dugu eta egokituko gara, ez dugu besterik.