Koronabirusa Sakanan

Altsasuko ezkila errepika zuzenean

Guaixe 2020ko mai. 2a, 11:14
2019ko Altsasuko ezkil errepika. ARTXIBOA

Maiatzaren 3a egun berezia da Altsasun, 12:00etan, lehenengo aldiz ezkila errepika egiten delako. Aurten alarma egoera dela eta, Iortia kultur guneak Internet bidez zuzeznean eskainiko du errepika. 

Bihar, maiatzaren 3, igandea, lehenengo ezkila errepika izango da Altsasun. Iortia kultur guneak etxetik jarraitu ahal izateko "erronka" proposatu du. Kuktur gunearen Facebook orrialdean errepika zuzenean emitituko dute, eta ikusleen telefonoen bozgorailuak goraina jartzea proposatzen dute, ezkilen soinua herri osoan entzuteko.