Koronabirusa Sakanan

"Koronabirus honek ez gaitu geldituko"

Guaixe 2020ko maiatzaren 3a

Maiatzaren 3tik irailaren 14ra Altsasun, eguerdiro, ezkila errepika entzuteko aukera izaten da. COVID-19 urte honetan ere. Horretarako baimena jaso dute ezkila-joleek. Aurreneko errepikaren ondoren hartu dituzten neurrien berri eman digu Asier Beramendik, ezkila-joleetako batek.