“Oso aspalditik heldu den eta Altsasun mantentzen den ohitura zaharrenetariko bati segida emanez, eguerdiko ezkila-errepika berriro entzuten da, begizkoak eta zoritxarrak uxatuz; aurten, inoiz baino indar handiagorekin, zoritxarreko koronabirusaren kontra”. Hala dio ezkila-errepikaz arduratzen den batzordeak argitaratutako oharra. “Ekimen konjuratzaile” hori maiatzaren 3tik irailaren 14ra, maiatzeko gurutzetik iraileko gurutzera, egiten da, 12:00etan. Langintza horretan, ezkila-errepika jotzen, hasi dira gaur Asier Beramendi, Jesus Irisarri, Felix Martinez, Iñaki eta Jesus Bengoetxea eta Belen Rubio.