Ordutegien zabaltzearen albisteak nahasmena sortu du Altsasun, izan ere, Espainiako Gobernuak ez zuen azaldu noiztik aurrera egongo zen araua indarrean. Hortaz, araua ez da oraindik Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta altsasuarrek itxoin beharko dute ordutegi mugarik gabe kirola egiteko eta paseatzeko.
Orain arte Sakanako herri bakarrean, Altsasun, mantentzen zen kirola egiteko eta paseatzeko ordutegi muga; hortaz, 6:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara aukera zegoen jarduera hauek egiteko Altsasun. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak igandean jakinarazi duenez, 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan ordutegi mugak kenduko dira, eta, beraz, kirola egitera eta paseatzera edozein ordutan joateko aukera egongo zela esan zuen. Espainiako Aldizari Ofizialean publikatu arte, aldiz, ordutegi mugekin jarraituko dute Altsasun.