Koronabirusa Sakanan

San Joan eta San Pedro bertan behera

Guaixe 2020ko mai. 21a, 17:54
Altsasuarrak San Joan ermitan biltzen dira.

Festen bideragarritasuna aztertzeko bilera eginen da heldu den ostegunean, 19:00etan, Iortia kultur gunean

Altsasuko Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazi duenez, aurten ez da ez San Joan ez San Pedro ospakizunik izanen. Festen Batzordea ostiralean bilera egin zuen eta erabakia aho batez hartu zuen. Altsasuarrendako hain ospakizun seinalatuak bertan behera uzteko arrazoia COVID-19 pandemiak eragindako osasun-krisia da. San Joan eta San Pedro ospakizunak bertan behera geldituta, iraileko festei begira jarri nahi du festa batzordeak. Batzordeak bilera irekirako deialdia egin du heldu den ostegunerako, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Altsasuarrak bileran parte hartzera gonbidatu dituzte. 

Altsasuko festa egitaraua
Otsailak 5-9 Santa Ageda.
Otsailak 23 Inauteri txikia.
Otsailak 25 Herri inauteria.
Otsailak 29 Hiri-inauteria.
Maiatzak 2 eta 3 Alde Zaharreko Festak.
Garagarrilak 23 eta 24 San Juan.
Garagarrilak 29 San Pedro.
Garilak 12 Erkudengo erromeria.
Irailak 11-15 Festak.
Lastailak 17 eta 18 Feriak.