Altsasun ordutegiek indarrean segituko dute

Guaixe 2020ko mai. 22a, 10:38
Mutikoa korrika eta adineko emakumezkoa pasiatzen.

10.000 biztanle baino gutxiagoko baldintzarekin batera udalerrian kilometro karratuko 100 biztanle baino gutxiago bizitzeko muga jarri du gobernuak eta Altsasuk 278,80 ditu. Nafarroa fasez aldatuko balitz araua astelehenean geldituko litzateke indarrik gabe.

Biztanle dentsitateak ekarri du altsasuarrek orain arteko ordutegiak bete behar izatea. Espainiako Gobernuak aldizkari ofizialean gaur argitaratu du 10.001 biztanletik beherako herrietan kalera ateratzeko ordutegiak kentzeko agindua. Baina populazioaren dentsitate baldintza jarri du: kilometro karratuko 100 biztanle baino gutxiago izatea. Altsasuk aurreneko baldintza betetzen du, baina bigarrena ez. Beraz, haurrak eta adinekoak kalera ateratzeko ordutegiak bete beharko dira, baita pasiatzeko eta kirola egiteko ere.