Altsasun lapurtutako gaztak Errioxan agertu dira

Guaixe 2020ko mai. 26a, 18:06

Altsasuko gaztandegi batean 150 gazta lapurtu zituzten eta Guardia Civilak haietako batzuk Errioxako gizonezko bati atzeman zizkion. 3.000 euroko balioa dute lapurtutako gaztek.

Gaztagile altsasuar batek 150 gazta lapurtu zizkiotela salatu zuen Guardia Civilaren kuartelean. Lapurtutakoaren balioa 3.000 eurokoa da. Altsasuko Guardia Civilak abiarazitako ikerketak eta Errioxako San Asensioko Guardia Civilaren kuartelak zabaldutako beste ikerketa batek bat egin zuten. 

Izan ere, Errioxako guardia civilek auto bat geldiarazi zuten eta hura miatzean hainbat zakutan gordetako gaztak opatu zituzten. Gidariak ez zuen ez gazten ordainagiririk ezta gazten jatorria argitzeko informaziorik eman. Pertsona bakar batendako ezohiko gazta kopurua zenez, agenteek prebentziozko eginbide bat egin zuten, eta gaztak immobilizatu zituzten haien jatorria jakin arte. Guardia Civilaren koordinazio lanak ekarri du auto gidaria, 42 urteko gizonezko errioxarra, atxilotzea eta ustezko ebasketa delitu egile gisa ikertua izatea.