"Premiazkoa da amnistiaren aldarria ozen entzutea"

Guaixe 2020ko ekainaren 2a

Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten Altsasun larunbatean. Borrokaren ezinbestekotasuna aldarrikatu eta preso politikoen aldeko borroka berpiztea eskatu zuten. Eta, horrekin batera, Murtzia-II espetxean preso dagoen Ruizen eskaerak zein diren ere gogorarazi zituzten.