Egur loteak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2020ko eka. 2a, 12:04

Baso aprobetxamenduko enborrak pilatuta.

Hilaren 12ra arte, egun hori barne, egin daiteke etxerako egur loteen eskaera, 948 012 012 telefonora hots eginez.

Altsasuko Udalak jakinarazi du etxerako egur loteak eskatzeko aukera dutela dagoeneko altsasuarrek. Hilaren 12ra arte egonen da aukera egur loteak eskatzeko. Horretarako altsasuarrek  948 012 012 telefonora hots egin behar dute eta han eskaera egin. Eskaera egitearekin batera, izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektronikoa eman beharko dituzte.

Eskaerak jasotzeko epea despeditu ondoren, Altsasuko Udalak onartutako eta baztertutako eskaeren zerrenda jakinaraziko du. Loteen zozketa egin ondoren, emandako posta elektronikoan jakinaraziko zaizu esleitutako lotea, lotea kentzeko epea eta baldintzak, bai eta lotearen kokapen-planoa ere. Eta horrekin batera etxerako egur loteak pagatzeko jarraibideak ere azalduko ditu. Egur loteak 20 euro balio du eta ordainketa txartel edo transferentzia bidez eginen dela aurreratu du udalak.