Gaitariek dianak jo zituzten

Guaixe 2020ko eka. 3a, 08:32

Zein festa da gaur? Galdera hori egin zuen makina bat altsasuarrek igande goizean. Izan ere, Altsasuko gaitariak dianak jo zituzten. Haien kalejirak makina bat oinezkoren arreta piztu zuen eta etxeko balkoira edo leihora musika entzutera atera zenik ere izan zen. Gaitariek azaldu digutenez, nahi zutelako atera ziren dianak jotzera, "herria animatzeko" helburuz.