Errepide mozketak N1ean

Guaixe 2020ko eka. 6a, 16:27

Gaur goizaldean Patxi Ruizen aldeko errepide mozketak egin dituzte N1 autobidean, Altsasu parean, bi norabideetan. 

Sare sozialetan zabaldu duten bideo batean azaltzen dutenez, gaur goizaldean errepide mozketa egin dute Patxi Ruizen alde. N1 errepidean izan da, Altsasu parean, bi norabideetan. Herrian ere zabor ontziekin zenbait kale moztu dituzte.