Alarma faltsua

Guaixe 2020ko eka. 6a, 13:31

Gaur goizean bi lapiko aurkitu dituzte Altsasuko Auzibide kalean. "Susmagarriak" zirela eta, guardia zibilak kalea itxi du. Artifizieroak agertu dira ere. Ondoren, lapikoak utzi omen zituenak "edonork hartzeko" utzi zituen han, zabor ontzien gertu, Altsasuko udaltzaigoak jakinarazi duenez. Robotarekin lapikoak ireki dituzte, eta hutsik zeudela egiaztatu dute.