Ekainaren 15etik aurrera Altsasuko liburutegiak normaltasun berrirako beste urrats bat emango du liburutegiek. Orain arte mailegatutako dokumentuak jaso eta maileguak egin ahal izan dira, eta datorren astetik aurera irakurtzeko eta ikasteko guneetara sartzeko aukera izango da. Segurtasun eta higiene-neurriak errespetatzeko gune horiek aldez aurretik egokituta egongo direla jakinarazi dute liburutegitik. Oraindik ezingo da apalategien gunera sartu, ezta dokumentuak ukitu ere. Dokumentuak hartzeko telematikoki hitzordua hartu behar da.
Altsasuko liburutegiak web orria mustu du.