Altsasuko Udalak onartutako dirulaguntza deialdiak lau arlotan banatuta dago. Alde batetik, hezkuntza-proiektu berritzaileentzako dirulaguntza da, 9.000 euroko diru-saila duena. Horrekin, “hezkuntza-eskaintzaren eta zerbitzuen kalitatea, herritarren trukea, parte-hartzea eta baliabideen aprobetxamendua bultzatu” nahi ditu. Bestetik, irakaskuntzarako materiala berrikuntzaren bidez hobetzera bideratutako programa dago, “irakasleen eta ikasleen errendimendua hobetzeko”, eta horrek 9.000 euroko diru poltsa du.
Hurrena, euskarazko eskolaz kanpoko jardueren gastuetarako dirulaguntza gisa 5.000 euro banatuko dira. “Helburua da jardueren garapen egokia bermatzea, baldin eta beste inork gastuak beren gain hartzen ez dituenean”. Eta atzenaren helburua da “ jarduera ez-akademikoen bidez eskola-eremuan euskara sustatzen laguntzea”. Euskarazko jarduerak edo hizkuntza sustatzeko helburuz, eskolaz kanpo eta edozein hezkuntza eredutan egiten diren ekimenak garatzeko 2.000 euro bideratu ditu udalak. Altsasuko ikastetxeek, irakaskuntza-kooperatibek eta guraso elkarteek programatutako hizkuntza ekimenak laguntzera udalak, guztira, 25.000 euro bideratu ditu.