Ayuda Contenedores erakundearen material bilketa berriro martxan

Guaixe 2020ko eka. 15a, 12:08

Boluntarioek aste betez kaxak eta poltsak itxita izaten dituzte, ukitu gabe, berrogeialdian.

Altsasuko Frontoiko Zeharbidearen 14. Zenbakiko Udalaren bajeran jasotzen dituzte dagoeneko etxean erabiltzen ez diren arropak eta materialak, asteazkenetan, azoka egunean, goizeko 10:00etatik 13:00etara

Altsasuko Ayuda Contenedores Gobernuz Kanpoko Erakundea material bilketa egiten hasi da berriz. Denetarik jasotzen dute: arropa, zapatak, eskola materiala, jostailuak, bizikletak, higiene produktuak, haur-oihalak, sendaketak egiteko gazak eta bendak, mantak, ordenagailuak eta beste. Asteazkenetan, azoka egunean, 10:00etatik 13:00etara egiten dute material bilketa, Altsasuko Frontoiko Zeharbidearen 14. zenbakiko udalaren bajeran. Poltsak itxita eraman behar dira, eta astebete itxita mantentzen dituzte, berrogeialdian. Egun bereziki Afrikara ari dira bidaltzen hemen jasotakoa, edukiontzietan.