Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, heldu den ikasturtean Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuan ez da Batxilergoko 1. mailako A ereduko ikasketarik izanen. “Aldi baterako erabakia” dela gaztigatu dute departamentutik. Eta jakinarazi dutenez, bi ikasle besterik ez dira aurrematrikulatu gaztelania ardatz eta euskara ikasgai duen eredu horretan. Erabakia “eraginkortasunagatik eta efizientziagatik” hartu duela gaineratu du.
Aurrematrikula egin duten bi ikasleek Iruñeko ikastetxe batean ikasi beharko dute. Batxilergoa derrigorrezko ikasketa ez denez, joan-etorriak egiteko garraiorako dirulaguntzarik ez dute jasoko. Despeditzear den ikasturtean Altsasu institutuan Batxilergoko 1. maila hiru ikaslek ikasi dute. Ikasle horiei Batxilergoko 2. kurtsoa eskaintzeko legea bete beharra dago.