Trasteandok erronda eginen du gaur

Guaixe 2020ko uzt. 3a, 13:41

Altsasuko udako kultur agendari hasiera emateko, Trasteando musika taldeak kalejira eginen du gaur, 19:00etatik aurrera, Zumalakarregi plazatik

Kultur ekimenak koronabirusagatik hilabetez eten egon ondoren, pixkanaka musikariak kalera ateratzen ari dira. Lehenengoak fanfarrea, txistulariak eta abesbatzak izan ziren, eta, gaur, Trasteando taldeak erronda eginen du Altsasutik zehar. Aurretik, urtero bezala, Aita Barandiaran adinduen egoitzan eta Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoan emanalditxoa eginen dute, eta 19:00etatik aurrera eta Zumalakarregi plazatik abiatuta erronda eginen dute herritik zehar; Zumalakarregitik Iortia zabalgunera joanen dira, handik Ferialekra eta Foru plazan bukatuko dute.