Mapfre aseguru etxea

"Egun triste hauetan poz txiki bat emateko balio izan du"

Guaixe 2020ko uzt. 7a, 10:45

Mapfre aseguru etxeak bezeroei arreta pertsonal eta zuzena eskaintzen die. Urteak daramatza Altsasun.

Aseguru eta soluzio sorta handia eskaintzen du Mapfrek.

Nola egin diozue aurre krisi honi zuen arloan?
Gure alorrean zorte handia dugu, teknologia berriei esker bezeroekin harremana izaten jarraitu dugulako. Bideo deiak eginez, Logalty sinadura digitalaren bidez, helbide elektronikoaren bidez... eta, gainera, bulegoa etxean izan dezakegu, ordenagailu eta telefono batekin nahikoa dugu eta. Gure kasuan, ez dugu ezta egun bat bera ere bulegoa itxi. Oinarrizko jarduera ginen. Bi astez atea itxita genuela egon ginen lanean, eta behin segurtasun neurri guztiak hartuta (pantailak, gel hidroalkoholikoa...) hiru astez goizez bakarrik ireki dugu.

Zein mezu bidali nahi diezu zuen bezeroei?
Lasaitasun mezua, bizitzen ari garen egoera berria geratzeko etorri baita eta ohiturak lehenbailehen  barneratzen hasi beharko dugu. Guri dagokigunez, Mapfrek gure bezero diren autonomo eta Pymeei 60 miloiko dirulaguntza eskaini die. Bezero guztiekin harremanetan jartzeko balio izan digu eta egun triste hauetan poz txiki bat emateko, gure elkartasuna adierazteko, azken finean.

Hemendik nola aterako gara?
Oraindik ez dakigu; ezjakintasunez beterik dago egoera. Agerraldien mamua dugu, eta, orokorrean, jendea normaltasun berrira egokitu nahian eta beldur apur batekin dago. Argi dago bizitzak jarraitu behar duela, eta herri txikietan errazago izango dugu. Baikor izan behar dugu, baina erlaxatu gabe.

Krisitik aukerak ere sortu dira sarritan. Zuen kasuan ere bai?
Aukerarik handiena izan da gure aseguratuengana gerturatzea. Atzeratutako ordainketa plangintza bat prestatu dugu: hilabetero ordaindu ahalko da, interesik gabe. Bezeroek eskertu digute. Krisi ekonomiko mundialaren ondoren, krisi pertsonala dator, eta horrelakoetan konpainia handiek bere lekuan egon behar dute. Hori da aukerarik onena.