Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko, Altsasuko Udalak eta Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) kontsumo-bonu sustatzeko kanpaina eginen dute. ADEkoak ez diren establezimenduak ere atxiki daitezke kanpainara. Kontsumo-bonuen kanpainan onartuko diren jarduerak honakoak dira: ile-apaindegia, estetika-zentroa, argazki-estudioa, jatetxea, taberna, ostatua, oinetakoak konpontzea, arropak konpontzea, tatuaje-zentroa, markoztatze-zerbitzua, akademia, kirol-zentroa, bidaia-agentzia, higiezinen zerbitzua, masajista eta fisioterapia. Baldintza establezimenduak bakarra da 300 metro karratu baino gehiago ez izatea. Kontsumo-bonuen kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek hilaren 13ra arte eman dezakete izena Altsasuko Udalaren webgunean dagoen galdetegia betez.
Udalak eta ADEk hitzartutakoaren arabera, Iortia kultur gunean banatuko dira kontsumo-bonuak, bihar hasi eta hilaren 31ra arte (09:00etatik 13:00etara). Guztira 4.600 bonu banatuko dira. Herritar bakoitzak haietako bi eskuratzeko aukera izanen du. Bakoitzak 30 euro balio du. Establezimenduetan 40 euroko edo gehiagoko erosketa egin behar da, eta kontsumo-bonua aurkeztuta, 10 euroko beherapena eginen diote bezeroari. Herritar bakoitzak haietako bi eskuratzeko aukera izanen du. Horiek kanpainara atxikitako establezimenduetan gastatzeko aukera izanen da irailaren 30era arte. Ekimenarekin bat egiten duten establezimenduak kanpainaren Oso gertu leloa eta irudia dituen kartelarekin identifikatuta egonen dira.