Ospa egunak badu data

Guaixe 2020ko uzt. 7a, 12:46
Kartel iragarlea.

Agorrilaren 29an izanen da, larunbatarekin.

Ospa herri mugimenduak jakinarazi duenez, aurtengo Ospa egunak “errepresio indarren azken hilabeteetako aurpegi garbiketari buelta emateko” asmoa du. Mugimenduak ohi duen bezala, eguna baliatuko dute ere “urteetan jasaten ari garen errepresio sistematikoaren kontrako errebindikazio lau haizeetara” zabaltzeko. Horregatik aurtengo ediziorako zuek zarete birusa leloa aukeratu du Ospa herri mugimenduak, adierazi nahi baitu: “birus hau herritar guztion laguntzaz geldituko dugu, herriak bakarrik salba baitezake herria”.