Erkudengo Amaren eguna hilaren 2an izan zen. Ordutik elizan izan da irudia eta bederatziurrena egiten baitute fededun altsasuarrek, 20:00etan. Otoitzaldia gaur despedituko da. Ohikoa da hurrengo igandean sainduaren irudiarekin erromerian joatea, bere ermitara eta han elizkizuna izatea. Ondoren auzatea eta dantza saioa izaten da. Baina COVID-19 gaixotasuna eragindako pandemiagatik eta osasun agintarien aholkuei jarraituz, aipatutako guztia bertan behera gelditu da. Horren ordez, Erkudengo ama igandeko 13:00etako mezan despedituko dute. Izaten dira Erkuden ermitara joan ondoren, bazkaltzera elkartzen diren kuadrillak eta familiak. Aurten ere izanen dira halakoak, ziurrenik.