Burunda Txirrindularitza Taldeak aurtengo taldeen aurkezpena egin zuen larunbatean Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Guztira 47 txirrindulari trebatuko dira talde gorrian, eskolen mailan (promesak, hasiberriak, kimuak eta haurrak), kadeteen mailan eta juniorren mailan. Ekitaldia hasi baino lehen, taldeen argazkiak egin zituzten Iortiako zabalgunean. Normaltasun berri honetan, talde guztiaren argazkia maskarak jantzita egin zuten. Hasiberria den denboraldian aritzeko gogotsu daude guztiak.
2020 uzt 20 Altsasu