Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak Sakanan

Gazte migratzaileekin egoteko jendea behar da

Guaixe 2020ko uzt. 16a, 17:29
Hiru adingabe Altsasun. Artxiboa.

Udan, astean behin, haiekin egoteko jende bila dabil Sei elkartea. Ordutegia malgua da.  

Nafarroako Gobernuak Altsasun dituen bi pisutan bizi dira bakarrik dauden adingabe atzerritarrak. Gazte horiei lagundu nahi dieten pertsonen bila ari da Sei elkartea. Boluntarioek gazteekin astean behin elkartu beharko lukete. Ordutegia boluntarioaren premien arabera moldatu daiteke. Gazteak Altsasura egokitzen lagundu nahi duten pertsonek 948 239 739 edo 673 329 449 telefonoetara hots egin dezakete. Bestela, gestorasocial@asociacionsei.org e-postara idatzi dezake. Gehiago jakin nahi duenak www.asociacionsei.org webgunean informazioa opa dezake. Sei elkarteak iritsi berri diren nerabeen harreran, migrazio doluan laguntzen eta gizarteratzen lan egiten du.