Zenbait ibilgailu erre dira Altsasun

Guaixe 2020ko uzt. 18a, 17:34

Gaur goizean zenbait ibilgailu erre dira Altsausn, eta Guardia Zibila gertaera ikertzen ari da. Momentuz, ez dute argitu sutearen arrazoia. 

Altsasuko parkeko suhiltzaileek zenbait ibilgailutan piztutako sutea itzali dute. Guardia Zibila ere bertaratu da, eta ikerketaren ardura hartu du. Momentuz, ez dute jakinarazi zergatik erre diren kotxeak.