Pentsiodunen kontzentrazioak manifestazio bihurtuko dira

Guaixe 2020ko uzt. 27a, 09:57

Joan den astelehean Zumalakarregi plazan elkartu ziren.

Hurrengo lau astelehenetan bilkura ibiltariak adinekoekin zerikusia duten egoitzen parean bukatuko dira.

Sakanako Erretiratuen eta Pentsiodunen Koordinakundeak bere aldarrikapenak kaleratzen ditu astelehen eguerdiro. “Pertsonen eskubideak adinarekin ez dira iraungitzen. Gaurko pentsioak defendatzen ditugu. Haiek duinak izateko borrokatzen gara eta etorkizunean hala izaten segitzeko borrokatzen dugu”. Helburu horrekin kontzentrazioa egin zuten Zumalakarregi plazan astelehenean eta etzidamu udaletxe parean eginen dute. 

Baina aurreikusiak dituzten hurrengo deialdiak ez dira estatikoak izanen. Eta beraien aldarrikapena Altsasun barna zabalduko dute astelehenero ibilbide bat eginez. Gaur udaletxearen eta osasun etxearen arteko bidea eginen dute. Agorrilaren 3an, berriz, Zumalakarregi plazatik Aita Barandiaran adinduen egoitzara joanen dira. Agorrilaren 10ean, udaletxea eta La Union jubilatu elkartearen arteko bidea egin asmo dute. Agorrilaren 17an Zumalakarregi plaza eta Josefina Arregi klinika lotuko lukete. Eta agorrileko hurrengo hitzorduen berri aurrerago emanen dute. Hitzordua 12:00etan jarri dute. Eta, jakina, parte hartzaileek COVID-19 gaitzari aurre egiteko babes neurriak hartuko dituzte. Azkenik, Sasoiak deitua Etxarri Aranazko eta Irurtzungo azoketan kontzentrazioak egin ziren joan den astean.