Pentsiodunek doakoa eta unibertsala den osasun publikoa aldarrikatu dute

Guaixe 2020ko uzt. 28a, 12:16

Sakanako Pentsiodunen eta Adinekoen Koordinakundeak Altsasuko udaletxe paretik osasun etxera arteko manifestazioa egin zuen. Atzo ekin zieten kontzentrazio ibiltariei eta hurrengo hiru asteetan gauza bera eginen dute

Pentsio duinak aldarrikatzearekin batera kontzentrazio ibiltariekin, doakoa eta unibertsala izanen den osasun publikoa aldarrikatu dute. Aldi berean, adierazi dute pertsonen eskubideak adinarekin ez direla iraungitzen, eta, horregatik, gaurko eta biharko pentsio duinen aldeko aldarrikapena egin dute. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea, hori aldarrikatu dute. Gainera, pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera eguneratzea exijitu dute. 

Hurrengo hitzorduak

  • Agorrilak 3, 12:00etan, Zumalakarregi plazatik Aita Barandiaran adinduen egoitzara.
  • Agorrilak, 12:00etan, udaletxearen eta La Union jubilatu elkartearen artean.
  • Agorrilak 17, 12:00etan, Zumalakarregi plaza eta Josefina Arregi klinika lotuko dituzte.
  • Agorrilak 24, 12:00etan, udaletxe parean kontzentrazioa.
  • Agorrilak 31, 12:00etan, Zumalakarregi plazan kontzentrazioa.