Ospa! mugimendua

"Errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da"

Guaixe 2020ko uzt. 29a, 19:37

Ospa mugimenduak aurtengo Ospa Eguna aurkeztu du. Abuztuaren 29an, larubantean, izanen da. Aurreko eguneratarako ere egitaraua prestatu du mugimenduak. 

Ospa! mugimenduak 2020ko Ospa eguna aurkezteko agerraldian "ofentsiba kapitalista baten testuingurua, errepresioaren kontrako mugimendua idartzeko garaia" dela esan du; hortaz, aurtego Ospa Egunarekin "errepresioaren aurrean elkartasuna adieraziz, elkar babestuz, errepresio indarrak desobedituz, zirikatuz, autodefentsa eraikiz, saretuz…" aldarrikatu nahi dutela gaineratu du mugimenduak. Abuztuaren 29an izanen da Ospa eguna, baina aurretik ere zenbait ekimen antolatu ditu. Altsasura "etortzeko" deia luzatu dute. 

Egitaraua
Agorrilak 22, larunbata

  • 10:00 Alde Hemendik kroserako izen ematea zabalduko da.
  • 11:00 Alde Hemendik krosa.

Agorrilak 25, asteartea

  • 18:30 Informatika-segurtasuna (hitzaldi-tailerra).

Agorrilak 27, osteguna

  • 19:00 Hitzaldia.

Agorrilak 29, larunbata. Ospa Eguna.

  • 13:00 Herri muralaren mustutzea eta auzatea, Arkangoako plazatxoan.
  • 15:00 Bazkaria.
  • 19:00 Kalejira, Foru plazatik.

Oharra: Guztin segurtasunagatik: musukoa jantzi, pertsonen arteko distantzia mantedu eta gel hidroalkoholikoa erabili.