Udalak ia 3 milioiko diruzaintzako gerakina du

Guaixe 2020ko uzt. 30a, 17:33
Udalaren aurreko bilkura bat.

Aurrekontuen Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legeak administrazioei dirua erabiltzeko mugak ezarri zizkien. Udalak muga horiek bertan behera uztea eskatu du.

Altsasuko Udalak 2019ko ekitaldiko kontu orokorra onartu zuen atzo egindako bilkuran. Altsasuko Udalak joan den urtean 606.941,12 euroko superabita izan zuen. Kopuru hori aurretik zuenari gehituta, gaur egun Altsasuko Udalaren gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina 2.948.689,93 eurokoa da. Udalak Geroa Bai aurkeztutako mozioa onartu zuen, gobernu zentralari eskatzen diona toki-erakundeek soberakin guztiak erabiltzeko aukera izan dezatela, “horrek COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz bizi diren gizarte- eta ekonomia-larrialdiei aurre egiteko balioko du”.