Los Secretos-en omenez

Guaixe 2020ko abu. 27a, 10:36

Todo Secretos taldea. UTZITAKOA

Todo Secretos talde tributuaren kontzertua izanen da bihar, ostirala, 22:00etan, Altsasuko Iortia zabalgunean. Aurreikusitako eguraldi txarra dela eta, emanaldia Iortia kultur gunea izanen da. Edukiera dela eta sarrerak hartu behar dira. 

Kultur 2020 programa Nafarroako Gobernuko Kultur sailak urtero udan antolatzen duen programa da. Aurtengoa 25. edizioa izan da. Helburua arte eszeniko zein musika ikuskizunak eskaintzea da. Nafarroako taldeak nabarmentzen dira, gainera, programa honetan. Aurten ere Nafarroako Gobernuak kultura sustatzeko programa antolatu du, eta, bihar, ostirala, 22:00etan, Todo Secretos Los Secretos taldearen tributuaren kontzeruta izanen da. Emanaldia Iortia zabalgunean aurreikusita zegoen, baina eguraldi txarra dela eta Iortia kultur gunean izanen da. Doako sarrerak Iortia kultur gunean hartu behar dira, kontzertuan segurtasun neurriak ahalik eta hoberen betetzeko. 

Todo Secretos Los Secretos taldearen triburutik hoberena dela diote. Los Secretos taldea 1980ko hamarkadako Espainiako pop rock talderik ezagunetarikoa da. Todo Secretosek abesti ezagunen errepasoa egiten du. Kideek esperientzia handia dute agertokiaren artean, Liverpoll, Alta Tension, Loco Bill eta Ferroblues taldeen kideak dira eta: Antonio Martinez (abeslaria eta gitarra), Daniel Morales (teklatua), Paco Sanchez (baxua eta ahotsa), Paco Dodero (gitarra eta ahotsa) eta Diego Canovas (bateria eta perkusioa).