Hiru sortzaileen gau ilunak

Guaixe 2020ko ira. 4a, 13:19
'Gauekoak' ikuskizuneko une bat. KUKAI

'Gauekoak' Jon Maya dantzariaren lan intimoena da. Igandean, hilak 6, 19:30ean, Ioritia kultur gunean izanen da. Sarrerak agortu dira. Martxoan egitekoa zen, baina koronabirusaren eraginez atzeratu behar izan zuten. Nafarroako mustutzea izanen da. 

Gau bateko iluntasunean hiru sortzaileren bizipenak erakusten ditu Gauekoak Jon Mayaren azken ikuskizunak. Dantzariaren oholtzara buelta dela esan daiteke, nahiz eta, berak aitortu duenez, inoiz ez dion dantzatzeari utzi. Igandean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean aritu ondoren, Malagako norabidea hartuko dute astelehenean. Andaluziako hirian Max sariak banatuko dituzte, eta Gauekoak bi sailetan sarietarako proposatuta dago: Dantza ikuskizun onena eta eszenografia onena. Iortia kultur guneko emanaldirako sarrera gutxi batzuk gelditzen dira.

Jon Mayari egindako elkarrizketa gaurko Guaixe Astekarian.