Mendi lasterketak

Errekorra gaindituta: 12 aldiz

Guaixe 2020ko ira. 6a, 00:02

Jokin Bereziartuk eta Jabi Gasanzek 24 orduz Bargagain igotzeko errekorra gainditu dute

Jabi Gasanzek eta Jokin Bereziartuk ostiralean 19:00etan ekin zioten 24 ordutan Altsasuko Gurutzeko igoeren errekorra lortzeko saiakerari. Axio Aranburuk zuen errekorra: Alpeetan zendutako mendizaleak 24 ordutan 11 aldiz igo zuen Bargagain. Bi gazte altsasuarrek erronka zaila zuten aurretik, baina ahalegin eta sufrimendu handiaren ondoren, erronka lortu dute: 12 aldiz igo dute Bargagain eta errekor berria ezarri dute.