Kamioi gidaria istripuan zauritu zen

Guaixe 2020ko ira. 8a, 10:13
Istripuaren ondorioz autobiaren noranzko bat itxita gelditu zen. Argazkia: Foruzaingoa.

Ibilgailua irauli egin zen Iparraldeko Autobian (A-1), Altsasurako norabidean, atzo arratsaldean.

Kamioi batek ezbeharra izan zuen atzo 17:20 aldera. Foruzaingoa ikertzen ari da kamioia nola irauli zen Iparraldeko Autobian (A-1), Altsasurako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, kamioiaren kabinak kolpe handia hartu zuen, eta gidaria Nafarroako Ospitale Gunera eraman behar izan zuten. Kamioiaren atoia errepidean botata gelditu zenez, foruzainek autobia itxi behar izan zuten, guztia jaso eta garbitu arte.