Saskibaloia

Txapeldunen Euskal Kopa Naiara Diezen Gernika Lointekendako

Guaixe 2020ko ira. 8a, 10:30
Naiara Diez, Kopa ospatzen. Argazkia: Euskal Saskibaloi Federazioa.

Final estuan, kapitain altsasuarraren taldeak IDK Euskotren Ibaeta hartu zuen mendean

Larunbatean emakumezkoen saskibaloiko Euskal Kopako finala jokatu zuten Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotren Ibaeta talde gipuzkoarrak. COVID-19 birusa dela eta, segurtasun arau guztiak bete ziren Durangoko Landako kiroldegian eta, final oso estuan, azkenean Naiara Diez kapitain altsasuarraren Lointek Gernika Bizkaia taldeak irabazi zuen emakumezkoen Euskal Kopa, talde gipuzkoarrari 43 eta 50 irabazi eta gero. Naiara Diezen Gernikak ongi ekin dio denboraldiari.