Altsasuar asko harrituta gelditu ziren larunbat goizean. Gaita soinuak entzun zituzten lehenik. Eta, ondoren, haien doinura dantzatzen eta kalejiran ikusi zuten erraldoi konpartsa. Udalaren udako programazioaren parte izan zen kalejira. Jendea tente egon behar duen ekitaldia denez, osasun segurtasuna mantentzeko kalejiraren berri ez ematea erabaki zuten.